Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria itxita egongo da bihar (uztailak 14) eta etzi (uztailak 15) garbiketa lanak direla eta
Soraluze eta Bergara arteko bidegorria.

Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria itxita egongo da bihar (uztailak 14) eta etzi (uztailak 15) garbiketa lanak direla eta

2022/07/13
Ezingo da bidea erabili uztailaren 14 eta 15ean, 7.00etatik 15.30era, Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo dituen gunea txukuntzeko lanak direla medio

Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria itxita egongo da bihar eta etzi, 7:00etatik 15:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz garbiketa-lanak egin behar dituztelako bertan. Zehazki I04 009F Soraluze-Bergara bidegorriaren 20+476 eta 24+508 KPen artean itxiko da, garbiketa lanak egin behar baitira. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da uztailaren 14 (osteguna), eta uztailaren 15an (ostirala), 7:00etatik 15:30era. Mendebaldea 2022 aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu lanak.