Jubilatuen etxeko ileapaindegia
Soraluzeko Udalak inbertsio berriak egin ditu Jubilatuen Etxeko ileapaindegian; dagoeneko 21.529 euro dira udalak legegintzaldia hasi zenetik jubilatuen etxea hobetzeko erabili dituenak.
Soraluzeko Udalak hainbat hobekuntza-lan burutu ditu azken asteotan Itxaropena Jubilatuen Etxeko ileapaindegi-zerbitzuan, legegintzaldi honetan zehar egin izan dituen beste lan batzuei jarraipena emanez.
Oraingo honetan ileapaindegian egin dira lanak, altzariak berriztuz (6.289 €), termo berri eta eraginkorragoa jarriz (1.066,94 €) eta hainbat zati margotuz (290 €).
Honenbestez, legintzaldi honetan zehar 21.529 euroko inbertsioak egin ditu guztira Udalak jubilatuen elkarteko instalazioak hobetzeko helburuarekin.
- Sukaldea berriztu: 4.700 euro.
- Taberna margotu: 2.057 euro.
- Barrualdea margotu: 3.003 euro.
- Tabernako kamara ftigorifikoa aldatu: 1.003 euro.
- Tabernan haizegailuak jarri: 600 euro.
- Aterki zorroentzako makina jarri: 495 euro.
- Desfibriladore berria jarri: 2.026 euro.