!["Cross Training" ate irekiak "Cross Training" ate irekiak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/cross-training-ate-irekiak/@@images/image-900-e45ed39b7d487eef1ff1c91775e6562f.jpeg)
"Cross Training" ate irekiak
Cross Training saio bi antolatu ditu Arane Udal Kiroldegiak datorren asterako; kirol modalitate hau ezagutzera ematea da helburua, berau ikastaro-eskaintzara gehitzeko asmoz.
Kiroldegiko ikastaro-eskaintza handitzeko helburuarekin, Cross Traininga ezagutzeko aukera eskainiko du Udal Kiroldegiak datorren astelehen eta asteazkenean, irailaren 25 eta 27an.
Herritarren aldetik interesa egonez gero, Cross Training-a kiroldegiko ohiko ikastaroen zerrendan gehituko litzateke, ikasturte osoan eskainiz.
Cross Training
Deskribapena
Oinarrizko ezaugarri fisiko guztiak lantzeko hainbat ekinta tartekatzen dituen entrenamendu konbinatua: altxatzeak, trebetasun gimnastikoak, etab.
Helburuak
- Muskuluen erresistentzia eta indarra hobetzea, muskuluen tonua handitzea.
- Hezurren dentsitatea handitzea, metabolismoa azkartzea eta gantza murriztea.
- Artikulazioen egonkortasuna hobetzea, lesioak izateko arriskua murriztea eta gorputz-jarrera hobetzea.
Gomendioak
- Kiroleko arropa eta oinetakoak ekarri.
- Eskuohiala, eta ur botila edo edari isotonikoa ekarri.
Informazio gehiagorako jo Arane Udal Kiroldegira edo deitu 943752466 telefono zenbakira.