SAPAko proiektua lizitaziora
Asteazkenean izandako osoko bilkuran onartutako gai ordenaren puntuetako bat SAPAko obraren lizitazio espedienteari hasiera ematea izan zen.
Plenoko akordioaren ondoren atzo eman zitzaion hasiera SAPA kanoi-fabrika zaharraren ekialdeko nabea espazio publiko estali eta hiri-kondentsadore bihurtzeko lanen obra kontratuari.
Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 867.318,29 eurotakoa da BEZ-a aparte .
Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan: https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/sapa-kanoi-fabrika-zaharraren-ekialdeko-nabea-espazio-publiko-estali-eta-hiri-kondentsadore-bihurtzeko-lanak-soraluzeko-hapoko-u-25-kanioak-hirigintza-eremuan/w32-kpeperfi/eu/