Soraluzeko Udalak diru-laguntzak emango ditu ekintzailetza eta tokiko enpresen ondorengotza bultzatzeko

Soraluzeko Udalak diru-laguntzak emango ditu ekintzailetza eta tokiko enpresen ondorengotza bultzatzeko

2024/02/20
Bizi dugun krisi ekonomiko testuinguruan, negozio bat sortzera abiatzen diren pertsonei laguntzea dute xede dirulaguntza hauek; baita negozioak ondorengotzan hartzen dituzten pertsonei laguntzea ere, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin.

Negozio berriei laguntzea eta itxierak saihestea helburu

Soraluzeko Udalak uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela orain negozio bat abian jartzen duten pertsonei laguntzea. Bestalde, ondorengotza-ildoari ere eutsi nahi dio, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin. Horrela, Soraluzen sustatu eta enplegua sortzen duten enpresa-ekimenek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Diru-laguntzek merkataritza eta enpresa jarduerak indartzeko eta martxan jartzeko erraztasunak ematea izango dute jomuga. Diru-laguntzak bi ildo izango ditu: batetik, enplegua sortzen duten jarduera ekonomiko berriak sustatzea; eta, bestetik, enpresa-ekimen baten ondorengotza edo erreleboa erraztea. Proiektu berrian, gutxienez zuzeneko lanpostu bat sortzea jaso beharko da, enplegu berria sortzeko.

3.000 euroko laguntzak

Diru-laguntza horien aurrekontua 12.000 eurokoa da, eta honela banatuko da: enpresetan merkataritza-eskualdaketak egiteko laguntzak, 3.000 euro; eta beste 3.000 euro, jarduera berriak abian jarri nahi dituzten partikularren kasuan.

Negozio berriek, besteak beste, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte: lantokia Soraluzen kokatuta egon beharko da, baita enpresaren egoitza soziala eta fiskala ere; proiektuak barne hartu behar du lanaldi osoko edo partzialeko lanpostu bat sortzea 12 hilabetez, hauek proiektuaren sustatzaileak ere izan daitezke; Debegesako Garapen Ekonomikorako Sozietatearekin Bideragarritasun Plan bat egina izatea, edo horren onarpena izatea; negozio aukera deskribatzea, baita salmenta-aurreikuspenak asetzen dituen merkatuaren beharra ere, eta salmenten aurreikuspenak arrazoituta justifikatzea.

Bestetik, ondorengotza bidezko diru-laguntzen kasuan, honako baldintza hauek bete beharko dira, besteak beste: jarduera Soraluzen egotea; oinordetza 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean izatea, eta proiektuak urtebeteko epean lanpostu bat sortzea.

Eskabideak aurkeztea

Interesdunek 2024ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak, eta modu elektronikoan egin beharko dira, Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez Sakatu hemen edo posta elektronikoz  helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.

Eskaera orria lortu HEMEN