"Dantza" luzemetraiaren proiekzioa
Telmo Esnalek zuzendutako "Dantza" luzemetraia proiektatuko da bihar, osteguna, iluntzeko 9etan; aurtengo Euskal Jaietako egitarauaren barruan antolatutako ekintza da.
Aurtengo Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Telmo Esnal zuzendariaren "Dantza" luzemetraia proiektatuko da bihar, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.
Dantza 2018ko film dokumentala da, Telmo Esnal zinema zuzendariarena. Esnal bera eta Koldobika Jauregi eskultorea izan ziren pelikula egiteko eragile nagusiak, Juan Antonio Urbeltz koreografo laguntzarekin.
Dantza ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela
- Izenburua
- Dantza
- Urtea
- 2018
- Iraupena
- 98 min.
- Zuzendaria
- Telmo Esnal
- Gidoia
-
Telmo Esnal
- Musika
-
Pascal Gaigne
- Argazkia
-
Javier Agirre Erauso
- Aktoreak
- Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Ainara Ranera, Joseba Astarbe, Josu Garate