Bisitari kopuruari eutsi diogu

Bisitari kopuruari eutsi diogu

2022/02/01
Soraluzeko Udalaren webguneak aurreko urteko bisitari kopuruari eutsi zion iaz; guztira 23.575 bisitari eta 40.778 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan.

Soraluzeko Udalaren web-orriak -www.soraluze.eus- eutsi egin zion bisitari kopuruari 2021. urtean zehar.

Guztira, udalaren web-orriak 23.575 bisitarik egindako 40.778 bisita edo saio izan zituen iazko urtean.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Trafikoaren %53 mugikorretatik etorri zen, eta ia beste horrenbeste, %47, ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 111.747 orrialde irakurri zituzten, aurreko urtean baino %5,7 gehiago.
  • Atalik bisitatuena "tramiteak" izan zen iaz, "albisteak" atalaren aurretik.
  • Erabiltzaileen %30ek egin zuen euskarazko hautua.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea jarraitzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.