Pintada berria Sologoeneko zentralean

Pintada berria Sologoeneko zentralean

2022/02/07
Denbora tarte txikian hiru pintada egin dituzte Sologoeneko zentral hidrolektrikoaren horman, joan den ostiralean azkena; Alkateak gogor gaitzetsi ditu bandalismo ekintza hauek.

Azken hilabeteetan hirugarren aldiz margotu dute herriaren jabetzakoa den Sologoeneko zentral hidroelektrikoa.

Argazkian ikus daitekeena izan da azkena egindako pintada; ostiralean egin zuten.

Iker Aldazabal Alkateak jakinarazi duenez "Aurreko urtean bi grafiti narras marraztu zituzten, urtarrilean “STOP COVID PASAPORTEA” ipintzen zuen pintada egin zuten eta ostiralean “KUKUAK BELEARI DEITU AMARI” irakur zitekeen Sologoeneko zentral hidroelektrikoko horman".

Gertatutakoa gaitzetsi egin du Alkateak eta esan du “pintada horiek garbitzeak dakarren denbora- eta diru- kostua udalerriaren benetako beharren kalterako dela”.

Azken pintada hau, baita aurrekoak ere, udal brigadako langileek garbitu dituzte, eta horrek guztiak kostu ekonomikoa dauka udalarentzat, materialen kostuari erabilitako giza baliabideen kostua erantsi behar baitzaio.