Matrikula zabalik AEK euskaltegian
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2024/2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina; Euskara eroso bizitzeko da aurtengorako aukeratutako leloa.
Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko eskaintza dauka euskaltegiak 16 urtetik gorako pertsonentzat, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.
Ikastaro-eskaintza
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak, 16 urtetik gorako herritarrentzat, astean bi, hiru edo lau egunetan:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo erdipresentzialak): A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
- Hizkuntza Eskakizunak: HABE, IVAP, Osakidetza
Informazioa eta izen-ematea
Ikastaroren batean izena emateko edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da. Matrikulazio epea irailaren 30ean, datorren astelehenean, amaituko da.
Eguna eta ordua: Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.
Helbidea: Soraluzeko AEK Euskaltegia, Baltegieta kalea, 2
Telefonoa: 943 75 14 34
Dirulaguntzak
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko dirulaguntzak emango ditu. Dirulaguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.