Gipuzkoako Bola Joko Txapelketa
Hiru Txirlo bola joko txapelketako Lehendakari Saria jokatuko da larunbat honetan, goizeko 11etatik aurrera, San Andres auzoko bolatokian; Txurruka jatetxean omenaldia izango da ostean.
Larunbat honetan, ekainak 11, BOLARI EGUNA ospatuko da Soraluzen.
Goizean, 11etatik aurrera, LEHENDAKARI SARIA jokatuko da, San Andres auzoko bolatokian. Bertan, kanporaketa bidez, sailkapen orokorrean lehelengo 64 sailkatuek hartuko dute parte.
Ondoren, bazkaria izango da Txurruka jatetxean, omenaldia egingo zaielarik Juan Kruz Arizaga "Korta" eta Juan Klaudio Unamunori, hiru txirlo bola jokoarengaitik egin duten eta egiten duten lana eskertuz.
Bukatzeko sari banaketa egingo da, Ander Ariznabarreta "Arritxa"-k musikaz girotura.