Udalaren Enplegu Plana

Udalaren Enplegu Plana

2016/10/24
Soraluzeko Udalak aldi baterako bost langile kontratatuko ditu datorren urte hasiera bitartean Lanbidek diruz lagundutako enplegu planari esker.

Soraluzeko Udalak, Lanbidek diruz lagundutako Enplegua Sustatzeko planaren barruan, 5 pertsona kontratatuko ditu herri mailan lan desberdinak egiteko. Kontratu hauen iraupena desberdina izango da, hiru hilabetetik, sei hilabete-arteko iraupena izango dutelarik.

Udalak, jadanik martxan ipini du plana eta lehenengo kontratazioak urrian burutu dira. Konkretuki 2 pertsona “Udal guneetan berritze eta mantenu lanak” egiteko.

Gaur, hilaren 24a, herriko ingurumena eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostura aurkezteko epea bukatzen da. Kontratazioa sei hilabeterako eta lanaldi partzialean izango da. Lanpostu hau betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak

Azkenik 2017. urtera begira, 5 hilabetez, 2 pertsona berri kontratatuko dira herri mantentze lanak burutzeko.

Aurretik aipaturiko kontratazioak burutu ahal izateko, Lanbidek 38.135,36€ tako diru laguntza ematen du.

Plan hauen helburua, hein batean behintzat, udalerriak pairatzen duen langabezi tasari aurre egitea da. Irailean konkretuki, % 15,9ko langabezi data izan dugu Soraluzen.