Kulturguneko leihoak aldatzeko lanak martxa onean
Iker Aldazabal alkatea ludotekan

Kulturguneko leihoak aldatzeko lanak martxa onean

2023/01/20
Aste honetan dihardute leiho berriak jartzen Kulturguneko areto eta gela ezberdinetan; kanpoko zaratak ekiditea eta eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea dira lan hauen helburuak.

Kiroldegiko eraikinean kokatuta dagoen Kulturguneko areto, ekipamendu eta gela ezberdinetako leihoak zaharberritzen dihardute egunotan beharginek. Lanei aste honetan eman zaie hasiera eta hurrengo astean bukatzea da asmoa.

Soraluzeko Udalak 35.261,22 euroko inbertsioa burutuko du lanok aurrera eramateko.

Hauek izango dira leiho berriak ipiniko diren aretoak:

  • Tolarekua aretoa.
  • Liburutegia.
  • Ludoteka.
  • Erakusketa-gela.
  • Euskaltegia.

Iker Aldazabal alkateak adiera duen bezala “lan hauei esker gela desberdinak akustikoki zein termikoki isolatuta geldituko dira, zaratak ekidin eta energia kontsumoa murriztuz kiroldegiko eraikinean.”

Lanak Soraluze leihoak enpresak egingo ditu, 35.261,22 euroko aurrekontuarekin.