Postontzi berriak baserritarrentzat
Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak Etxaburueta kaleko buzoiak zaharberritu ditu, herriko baserritarrek egindako eskaerari erantzunez.
Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, baserritarren eskaera kontutan edukita, Etxaburuetako udalaren jabetzako lokalean kokatzen diren baserritarren buzoiak zaharberritu ditu.
Urteak dira bertan ipini zirela udalerriko baserrietako buzoiak eta denboraren poderioz hondatu egin dira horietako asko.
Udalak Benito anaiak altzari enpresa kontratatu du lan hauek egiteko eta 2.832 euroko inbertsioa egin du postontziak zaharberritzen.
Erabiltzaileek udaletxetik pasa beharko dute postontzien giltzak jasotzera.