Hirugarren adina
Etxeko laguntza zerbitzua
Etxean, eguneroko zereginetarako laguntza eskaintzen du. Bi eratako laguntza izan daiteke:
Etxeko lanak egiteko: etxea garbitu, arropa garbitu eta lisatu, erosketak egin, otorduak prestatu, e.a.
Laguntza edo atentzio pertsonala: Laguntza pertsonala eskaintzen du eguneko ekintzetan: ohetik jaiki, oheratu, garbiketa pertsonala, jantzi, jan, botikak hartu, e.a.
Laguntzaren ezaugarriak
- Gehienez ere egunean 2 orduko zerbitzua da, astelehenetik ostiralera.
- Laguntzaren hartzaile bakoitzak bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen ekonomikoa egin beharko du.
Oharrak
- Laguntza hau bera bakarrik edo beste batzuekin konbinatuta jaso daiteke.
- Laguntza hau eskatzeko EZ da beharrezkoa mendekotasun balorazioa egina izatea.
Tele-asistentzia zerbitzua
Etxean larrialdi egoeran dagoen 3. adineko pertsonari laguntza bizkorra jasotzea ahalbidetzen dion zerbitzua da.
Honela, etxebizitzaren barruan larrialdi kasu bat gertatu bada (esaterako erorketa, istripua...) eta pertsona horrek ezin badu telefonoa erabili, larrialdiko deia egiteko aukera eskaintzen du.
Eguneko Zentroa
Eguneko zentroa espazio fisiko bat da non, mendekotasun egoeran dagoen pertsona nagusiak egunean zehar behar dituen arretak jasotzen dituen, baita bere mendekotasunera egokitutako laguntza espezializatua ere.
Baldintzak: Nork bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen/aportazio ekonomikoa egin beharko du.
Egoitza
Arrazoi ezberdinegatik etxean bizi izaten jarraitzeko aukerarik ez duten 3. adineko pertsonei Gipuzkoako edozein egoitza kontzertatura bizi izatera joateko aukera eskaintzen duen zerbitzua da.
Baldintzak: Nork bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen/aportazioa egin beharko du.
Sendian programa
Mendekotasun maila bat duten 3. adineko pertsonekin bizi diren familiei laguntzeko helburua duen programa da.
Programa honen bitartez hainbat baliabide eskaintzen dira mendekotasun maila bat duen pertsona batekin bizi izatean sortzen diren premiei erantzuteko, hala nola, formakuntza saioak, laguntza psikologikoa, laguntza teknikoak, e.a.
Jubilatuen etxea
Soraluzeko Itxaropena Jubilatuen elkartearekin hitzartuta, 3. adineko pertsonentzako gizarte etxea zabalik dago.
Espazio honek, 3. adineko pertsonen elkargune izateaz gain, hainbat zerbitzu eta ekintza eskaintzen ditu.