"Magma Mia" bakarrizketa feminista, zapatuan

"Magma Mia" bakarrizketa feminista, zapatuan

2024/03/14
Korrika Kulturalaren eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauen baitan, Beatriz Egizabalen "Magma Mia" bakarrizketa feminista izango da ikusgai zapatuan, Herri Antzokian.

Korrika Batzordeak eta Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailek elkarlanean, bakarrizketa feminista eta umoretsua antolatu dute Beatriz Egizabalen eskutik: "Magma Mia". Bertan, Egizabalek patriarkatuak egunerokotasunean gure gorputzetan duen eragina aztertzen du, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. 

Martxoaren 16an da hitzordua, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan Herri Antzokian.

Sarreren salmenta

Sarrerak Iratxon egongo dira salgai aurrez, 5 euroren truke; egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira lehiatilan, prezio berean.