![Gabolats kalearen urbanizazioa Gabolats kalearen urbanizazioa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/gabolats-kalearen-urbanizazioa-1/@@images/image-900-e0d23203f2c37a750da0891f981221b5.jpeg)
Gabolats kalearen urbanizazioa
Soraluzeko Udaleko Obren eta Herriko Mantentze-lanen Batzordeko lehendakari Iñaki Rubiok jakinarazi duenez, urtarrilean zehar emango zaie hasiera Gabolats kalearen urbanizazio-lanei.
Lan hauei esker, oinezkoei lehentasuna emango dien plataforma bakarreko bidea eraikiko da.
Helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez; bai eta aparkaleku-gunea berrantolatzea eta irisgarritasun alorreko araudia betetzea.
Horretarako, espaloia eta bidea eraitsi egingo dira, ondoren kale berria maila berean eraikitzeko. Bide batez, bide-zorua altxatu egingo dela aprobetxatuz, ur-horniketa sarea hobetzeko lanak ere egingo dira.
Lanak Construcciones Morga, S.L. enpresak burutuko ditu eta 130.978,92 € + BEZa 27.505,58 euroan adjudikatu ditu Udalak.