Tripontziak menuak izango dira Soraluzen ere azaroan
Soraluzeko Txurruka jatetxea.

Tripontziak menuak izango dira Soraluzen ere azaroan

2022/10/26
Eskualdeko gastronomia ezagutzeko ekimena azaroaren 4tik 27ra egingo da eta Txurruka jatetxeak hartuko du parte

Tripontziak Debabarrenan
Zatoz Debabarreneko gastronomia ezagutzera!
Azaroaren 4tik 27ra
Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz,
proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 32 eurotan.       

Tripontziak menua:

Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 32 euroren truke (ogia,
edaria, kafea eta BEZa barne). 

o TXURRUKA (Soraluze)

o BARATZE GOURMET (Eibar)
o KANALA (Itziar, Deba)
o MENDIOLA (Ermua)
o PIKUA (Mutriku)

*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan Tripontziak Menua nahi duzula
adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.

Ezagutu Debabarrenako zaporeak!
Ekimenak irauten duen bitartean, asteburuetan zatoz eskualdeko produktuak nola egiten
diren ikustera, eta noski, dastatzera ere. Doan!

 

AZAROAK 5  - larunbata                              
Chocolates de Mendaro
Azpilgoeta 21, 20850 Mendaro
11:00-11:30                                                
Txokolaterik onena, 150 urte dituen errota batean egina. 


AZAROAK 12  - larunbata  
Goienetxe Gaztandegia 
Olatz Auzoa, 20830 Mutriku                   

11:00-12:30                                                 

Ezagutu itzazu Artzai gaztaren sekretuak


AZAROAK 19  - larunbata
Lasturko Talo Tailerra                           
San Nikolas Plaza 5, 20829 Lastur
11:00-12:30                                                                      
Ikasi taloak Lasturko eran egiten. 


AZAROAK 27  - igandea                             
Lizagasar Sagartokixa                                                    
Azkue Auzoa, 20870 Elgoibar
11:00-12:30
Ezagutu sagarrak eskaintzen dituen aukera guztiak. 


IZENA EMATEKO:
943 820110
Astelehenetik ostiralera, 8:00–15:00 
turismoa@debegesa.eus
Plazak agortu arte


Parte hartu gure lehiaketan:

Tripontziak kupoia

Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako
datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.

Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu: 

 Debabarrenako bertako produktuez osatutako bi sorta eder.


Gozatu zure #Tripontziak momentuaz, on
egin eta zorte on!