Zientzia eta teknologia tailerrak

Zientzia eta teknologia tailerrak

2021/11/08
Azaroaren 12an, “Gaztañerre” azokaren bezperan, LHko 5. eta 6. mailako neska-mutikoentzat zientzia- eta teknologia-tailerrak egingo dira Plaza Zaharreko karpan; izen-emateak Udaletxean.

Soraluzeko Udalak eta Elhuyarrek martxan jarritako "Bizilabe Soraluze" ekimenaren barruko jarduera bat egingo da datorren azaroaren 12an, LHko 5 eta 6. mailako gazteei zuzendua.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, zientzia-arloko bi emakumek gidatutako saioa izango da Plaza Zaharreko karpan.

Bertan, zientzia eta teknologiari lotutako zenbait esperimentu egingo dituzte gazteek, eta beste zenbait esperimentu ikusgarri ikusteko aukera ere izango dute: ur azpian pizten den sua, huts-ponpa baten funtzionamendua, sukaldaritzan egiten diren esferifikazioak, azidotasunaren jolasak, etab.

Horrez gain, Gaztañerre azokaren bezpera izanik, udazkenarekin, gaztainekin eta nekazaritzarekin lotutako zenbait esperimentu ere egingo dituzte bertaratuek.

Izen-emateak

Tailer hauetan parte hartzeko, aurretiaz izena eman beharko da, Soraluzeko Udalean.

Izen-emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira dauden tokiak, eta denak betetzean itxaron-zerrenda sortuko da.

  • Soraluzeko Udaletxea (Santa Ana, 1)
  • Harremanetarako  telefonoa: 943753043
  • Helbide elektronikoa: harrera@soraluze.eus