Gaztelekua igandeetan ere zabalik

Gaztelekua igandeetan ere zabalik

2023/02/02
Joan den asteaz geroztik igandeetan ere zabalik dago Soraluzeko Udal Gaztelekua; arratsaldeko 5etatik 8etara ematen du zerbitzua, 12-14 urte arteko gaztetxoei.

Urtarrilaren 29az geroztik, Udal Gaztelekua zabalik dago, larunbatetan ez ezik, baita igandeetan ere.

Zerbitzua 12-14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago eta, azken aldian, larunbatetan bakarrik zabaltzen zen.

Aurrerantzean, ordea, larunbatetako erabiltzaile kopurua handia dela ikusita eta gaztetxoek eurak egindako eskaera aintzat hartuta, zerbitzua igandeetara ere zabaltzea erabaki du Udalak.

Zerbitzuaren kudeaketa Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteari adjudikatuta dauka udalak.

Gaztelekura sartu ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaile-fitxa bete eta bertan entregatzea.

Zerbitzua doakoa da.

Elkarteko bi hezitzaile arduratzen dira zerbitzuaz.

Hauxe da Gaztelekuak izango duen ordutegia:

  • Larunbatak, 17:00etatik 20:00etara.
  • Igandeak, 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako 688740289 telefono zenbakira deitu.