Aurrekontu-proiektuan jasotako inbertsioak aktibatuta
Aurtengo aurrekontu-proiektuan jasotako inbertsioak aktibatuko ditu Soraluze Udalak hurrengo asteetan; 2022ko ekitaldi ekonomikoaren itxierak utzitako diru-soberakina erabiliko da horretarako.
Astelehen honetan Ogasun Batzordeak egindako bileran 2022. urteko ekitaldi ekonomikoaren emaitza aurkeztu zen.
Bertan adierazi zenez, iazko ekitaldi ekonomikoak soberakin nabarmena utzi du udal altxortegian, arrazoi ezberdinengatik:
- Aurrekontuan aurreikusita ez zeuden dirulaguntza garrantzitsuak lortu dira, bai Gipuzkoako Foru Aldunditik, bai Eusko Jaurlaritzako departamentu ezberdinetatik.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik funtzionamendu arrunterako jasotzen den Foru Funtsaren likidazio Udalaren aldekoa izan da.
- Argi eta gas-horniduretarako urteko gastuak aurreikusitako kopuruen azpitik gelditu dira.
- Aurreko urteetako aurrezki metatua dago.
Hori horrela, Udal Gobernuak 2023ko aurrekontu-proiektuan aurreikusita zituen proiektuak aktibatzeko erabakia hartu du.
Hurrengo asteetan aktibatuko diren proiektuak ondorengoak dira, besteak beste:
- Etxaburuetako orubean ur-parkea.
- Kirol jarduerak burutzeko kirol material berria.
- Kalebarren 24ko eraikinaren desjabetza.
- Udal webgunearen eguneraketa.
- Presen inguruko azterlana, Aranzadiren eskutik.
- Futbol zelaiko kirol materiala gordetzeko biltegi berria.
- SAPAko lautadan euri-urek eragiten dituzten putzuak bideratzeko lanak.
- ...