Victor Arrizabalagaren eskulturak

Victor Arrizabalagaren eskulturak

2022/03/03
Victor Arrizabalaga artistaren "Hitzen txokoa" eskultura erraldoia Plaza Berrian dago ikusgai; eskultore bizkaitarraren "Nire liburuak" erakusketa bihar inauguratuko da Oreka Art galerian.

Victor Arrizabalaga eskultore mañariarrak Soraluzen erakutsiko ditu bere azken lanak martxoan zehar.

Artistaren "Hitzen txokoa" izeneko eskultura Plaza Berrian dago instalatuta asteazkenaz geroztik eta, ostiral honetan, martxoak 4, "Nire liburuak" izeneko erakusketa zabalduko du Gabolats kaleko Oreka Art galerian. Erakusketa hilaren 30era arte egongo da zabalik, arratsaldeko 7etatik 8etara.

Victor Arrizabalaga

1957an Bizkaiko Mañaria herrian jaio zen. Ekonomia eta Enpresako Zientzietan eta Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta 1990ean Durangoko kanpoko eskultura museoa sortu zuen. 2016an, berriz, “Entre lo visible y lo invisible. El coleccionsmo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX” liburua argitaratu zuen. Gaur egun Durangon bizi da.

"Hitzen txokoa" eskultura

Letrek hizkuntza eraikitzeko balio dute, eta metaforikoki, literaturaren erreferentziazko espazio berri bat eraikitzeko, hizkuntzaren aukera adierazkorrak eta bere esanahiak zalantzan jartzen dituena.

Corten altzairua: 4 x 1,10 x 1,30 m. (2014)

"Nire liburuak" erakusketa

Altzairuz edo paperez egindako zenbait artelanek osatzen dute erakusketa.  Idazle eta poeten obrarekin hizketan, eskultura horiek liburuaren adierazpen-aukerak ikertu nahi dituzte, liburua objektu bihurtutako elementutzat, edo bestela esanda, ikonotzat edo fetitxetzat, hartuta. Nolanahi ere, azken helburua berbera da beti: liburuarekin gozatzea.