Gabolats kaleko konponketa-lanak
Soraluzeko Udalak astelehen honetan emango die hasiera herriko hainbat kale konpontzeko lanei; aipatu lanok Gabolats kaletik hasiko dira eta berau ibilgailuentzako itxita egongo da.
Soraluzeko udaleko Obren eta Herriko Mantentze Lanen Departamentuko batzordeburua den Iñaki Rubiok jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean, astelehenarekin, emango zaie hasiera herriko hainbat kale konpontzeko lanei.
Gabolats kalea izango da konponduko den lehendabiziko kalea, astelehenean bertan hasiko direlarik lanak. Apurtutako arlauzak erretiratu eta berriak jarriko dira, ondoren kalea asfaltatuz.
Asfaltatze lanok Santa Ana kaleko 20. zenbakitik 22ra bitartean eta Erregetxeko orubean ere egingo dira.
Udalak abenduaren 22an izandako ez ohiko osoko bilkuran 55.000 euroko diru-partida onartu zuen lan hauei aurre egiteko.
Lanek dirauten bitartean Gabolats kalea trafikora itxita egongo, da bertako garajeetarako sarbidea salbu.