![Mankomunitatearen lan-eskaintza Mankomunitatearen lan-eskaintza](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/debabarreneko-mankomunitatearen-lan-eskaintza/@@images/image-900-32c9ba2b3dedb2ccd501c557bddcaf37.jpeg)
Mankomunitatearen lan-eskaintza
Debabarreneko Mankomunitateak (Badesa) kaleen garbiketa-zerbitzurako langile bat kontratatzeko eta peoien lan-poltsa bat sortzeko deialdiak egin ditu.
BADESA-k (Debabarreneko Mankomunitatea) kaleen garbiketa-zerbitzurako langile espezialista lanpostua betetzeko prozedura abiatu behar du hurrengo egunotan; mugagabeko lan-kontratu baten bitartez. Halaber, garbiketa eta zabor-bilketa zerbitzuetarako peoien lan-poltsa bat sortuko du.
Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko agiri-ereduak hemen kontsulta daitezke.
Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.