"Robotia" filmaren proiekzioa domeka honetan

"Robotia" filmaren proiekzioa domeka honetan

2025/03/07
"Robotia" filma ikusi ahal izango da domekan, arratsaldeko 17:00etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zinema zikloaren baitan.

Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean, haurrentzako euskarazko zinema zikloa antolatu dute beste behin. Neguan zehar, bi asterik behin, haurrentzako sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian.

Domeka honetan, martxoak 9, arratsaldeko 17:00etan Robotia filma ikusi ahal izango da Herri Antzokian.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da. Biek maite dute futbola. Alexek uste du ezin duela jokatu, eta Bibiri ez diote uzten. Hala ere, robot talde zoragarri batekin batera, futbol kantxa batean elkartuko dira.

Zuzendaria: Diego Cagide eta Diego Lucero

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2024

Iraupena: 84 min.

Hizkuntza: Euskara