Bigarren eskuko azoka abenduaren 28an
Soraluzeko Udalak bigarren eskuko azoka antolatu du abenduaren 28rako; udaletxeko harreran eta online eman daiteke izena.
Soraluzeko Udaleko Ingurumen Batzordeak bigarren eskuko azoka antolatu du aurtengo gabon-sasoian, abenduaren 28an, hain zuzen ere. Erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizi bat eman eta modu kontzienteagoan kontsumitzea du helburu azokak.
Eguna: abenduaren 28a, zapatua
Ordua: 10:00 - 14:00
Lekua: Plaza Zaharra
Izen-ematea
Bigarren eskuko azokan postua ipini nahi duten herritarrek udaletxeko harrera bulegoan eman beharko dute izena, astelehenetik barixakura, 9:00 - 14:00 artean. Eta online ere izena emateko aukera jarri da:
Antolakuntzako kideek soraluzetar guztiak animatu nahi dituzte bigarren eskuko azokan parte hartzera, izan erosle moduan, zein saltzaile gisa.