"Maixabel" filmaren proiekzioa

"Maixabel" filmaren proiekzioa

2022/05/03
"Maixabel" filma ikusi ahal izango da ostegun eta igande honetan, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian; ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alarguna da pelikulako protagonista.

"Udaberri kulturala" zikloaren barruan, "Maixabel" pelikula proiektatuko dute ostegunean eta igandean, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.

Maixabel Lasak ETAk hildako Juan María Jaúregui senarra galdu zuen 2000. urtean. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: hiltzaileetako batek Langraiz Okako (Araba) espetxean berarekin hitz egiteko eskatu du, talde terroristarekin zituen loturak hautsi ondoren zigorra betetzen ari baita. Zalantza eta oinaze izugarriak gorabehera, Maixabelek onartu egiten du aurrez aurre topo egitea hamasei urte zituenetik bere lagun izandakoaren bizitzarekin odol hotzean amaitu zuten pertsonekin.

Sarrerak 3 euroan eskuratu ahal izango dira, leihatilan.

Izenburua
Maixabel
Urtea
2021
Iraupena
115 min.
Herrialdea
Espainia
Zuzendaria
Gidoia
Icíar Bollaín, Isa Campo
Musika
Alberto Iglesias
Fotografia
Javier Agirre Erauso
Aktoreak