Manolo Oyonarteren margolanak
Manolo Oyonarte madrildarraren margolanekin osatutako "Pensando lo impensable" izeneko erakusketa ikus daiteke Gabolats kaleko Oreka Art Gallery-n hurrengo abenduaren 3ra arte.
Oreka Art Gallery-k antolatuta, Manolo Oyonarte margolari madrildarraren erakusketa dago ikusgai abenduaren 3ra arte Gabolats kaleko Oreka Art galerian.
Erakusketak "Pensando lo impensable" du izenburu moduan eta Oyonartek azken urteotan egindako hogei margolan inguruk osatzen dute.
Erakusketa abenduaren 3ra arte dago zabalik, Gabolats kalea, 19 zenbakian, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:00.
Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210 877 telefono zenbakira deituta.