Gabolatseko zubia ibilgailuentzako itxita hurrengo astean
Maiatzaren 2tik 5era bitartean itxi egongo da ibilgailuentzako Gabolatseko zubia, SAPA birgaitzeko lanengatik; egun horietan ibilgailuen trafikoak aldaketak jasango ditu.
SAPAko obrak direla eta, Gabolats-eko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako maiatzaren 2tik 5era; astearteko goizeko 08:00etatik ostiraleko arratsaldeko 7ak arte, hain zuzen ere.
Zubia ixteak ondorengo aldaketak eragingo ditu ibilgailuen trafikoari daokionean:
- Baltegieta kaleko 22., 24. eta 26. zenbakidun eraikinetara eta 14.,16. eta 18. zenbakietako garajeetara autoz joateko sarrerak eta irteerak Cañones-etik egingo dira.
- Ibilgailuen joan-etorria arintze aldera, Gabolats-28ko eta Zubi Nagusiko bolardoak jaitsita egongo dira.
Oinezkoek zubia zeharkatu ahal izango dute, horretarako egokitutako pasabidea erabiliz.