Astelehenetik aurrera "Biribiltxo"ren azrgazkiak ikusgai, erakusketa aretoan
Abenduaren 30era arte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta Angel Bolunburu Furundaren Biribiltxoren argazkiak, 1897-1974 artean ondutako argazki-bilduma, hain zuzen ere.
Izan ere, aurten, 2024an, beteko dira 50 urte Angel Bolumburu Furundarena Biribiltxo hil zela. Hori dela eta, urteurrena gogoratu nahi da soraluzetarrekin Biribiltxoren beraren familiak utzitako argazki-artxiboko lagin batekin: 50 argazkiko bilduma.
Ikusleen parte-hartzea
Erakusketan erakutsiko diren argazkietan ageri diren pertsonak identifikatzeko laguntza eskatu dute antolatzaileek. Horrela, bisitarien parte-hartzearekin Biribiltxoren argazki-artxiboko erretratuei buruzko informazio gehiago biltzea da asmoa.
Ordutegia
Erakusketa abenduaren 9tik 30era bitarte egongo da zabalik, kiroldegiko erakusketa aretoan. Halaber, abenduaren 24an eta 25ean itxita egongo da.
Ohiko ordutegia izango du:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30