"Askabeitti" erosi du Udalak

"Askabeitti" erosi du Udalak

2019/05/24
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, "Askabeitia" izeneko lursaila erosi du Soraluzeko Udalak; honenbestez, 10 hektarearen jabe egin da legegintzaldian zehar.

Herritarrentzako aski ezaguna den izen bereko iturria dagoen “Askabeitia” izeneko lur saila erosi du Soraluzeko Udalak.

Erositako lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka eta 7.344 euroan erosi du Udalak.

Legegintzaldia hasi zenetik (2015-2019) Udalak erosten duen zazpigarren lursaila da hau, guztira 103.083 metro koadro eskuratu dituelarik, 37.209,06 euroko inbertsioa eginez.

Hauek dira lau urte hauetan zehar udalak eskuratu dituen lursailak:

  • Gizaburuaga deritzon 3 lursaila (33.464m2), 12.047,02 euroan.
  • Idoia-Azkabeitiaburua (26.289m2), 9.464,04 euroan.
  • Mando-Iturri (20.430m2), 7.354 euroan.
  • Askabeitia (20.400m2), 7.344 euroan.
  • Inazibar (Bidegorri alboko lur saila. 2.500m2), 1.000 euroan.