Udal ordezkarien bilera Aldundiarekin

Udal ordezkarien bilera Aldundiarekin

2021/10/01
Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Zuzendariarekin bildu da aste honetan Udala; autobus-zerbitzua hobetzeko eskaera eta Maltzaga-Soraluze bidegorria izan dituzte hizpide.

Soraluzeko Udaleko ordezkariek, Patricia Borinaga alkateordeak eta Iker Aldazabal alkateak, bilera egin dute aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko Zuzendariarekin, Ander Iturrirekin.

Autobus zerbitzua

Bileraren helburu nagusia autobus zerbitzuaren maiztasuna areagotzea eskatuz herritarrek jaso zituzten sinadurak eskura ematea izan da, besteak beste Soraluze eta Donostia arteko zerbitzua hobetzeko eskaera.

Aldundiko mugikortasun zuzendariak konpromisoa hartu du autobus zerbitzuaren maiztasuna areagotzeko aukera aztertzeko eta erabiltzaileekin batera proposamen bat adosteko ahalegina egiteko. Arazoari konponbidea emate aldera, herrian txartelak saltzeko makina bat ipintzeko aukera ere aipatu omen zen bileran.

Maltzaga-Soraluze bidegorria

Zuzendariarekin izandako bilera aprobetxatuz, Maltzaga-Soraluze arteko bidegorriaren lotuneaz galdetu diote udal ordezkariek Ander Iturriri.

Aldundiak konpromisoa hartu du 2022ko aurrekontuetan diru partida bat jartzeko bidegorriaren lotunearen trazaduraren alternatiben azterketa teknikoa egiteko.

Jakinekoa da Maltzagako lotunean azpiegitura desberdin ugari daudela: trenbidea, GI 627 errepidea, Gabilondo enpresaren pabiloiak eta erdi-erditik Deba ibaia igarotzen dela. Guzti honek suposatzen duen konplexutasun teknikoa medio, lehen pausoa bidegorriaren trazatuaren nondik-norakoa zehaztea da eta horretarako ezinbestekoa da aurrez aipaturiko azterketa teknikoa egitea, ondoren proiektuaren idazketarekin hasi ahal izateko.

Udal ordezkariak pozik irten dute Mugikortasun eta Garraio Publikoko Zuzendariarekin izandako bileratik eta honek hartutako konpromisoekin.