Zortzi peoi kontratatzeko lan-deialdia
Sei hilabeterako 8 peoi kontratatzeko deildia egin dute Soraluze, Deba, itziar eta Mutrikuko udalek; interesdunek Lanbideren Elgoibarko bulegoan eman behar dute izena.
Zortzi peoi kontratatzeko lan-deialdia egin dute Soraluze, Deba, Itziar eta Mutrikuko udalek.
Hauek dira kontratatuek egin beharko dituzten lanak: Herri horietako berdeguneak egokitzea eta edertzea, elementu txikiak eta ondasunak konpontzea, lorezaintzako eta igeltserotzako oinarrizko lanak egitea, espazio publikoak eta bideak mantentzea eta garbitzea.
Kontratua 6 hilabetekoa izango da, lanaldiaren %75ean.
Beharrezkoa izango da langabezia egoeran egotea, gizarte-soldataren edo diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea.
Interesdunek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman behar dute izena, urtarrilaren 24a arte.
Informazio gehiago ondorengo loturan: