"Museoaren zaindariak" filmaren proiekzioa domeka honetan
Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean, haurrentzako euskarazko zinema zikloa antolatu dute beste behin. Neguan zehar, bi asterik behin, haurrentzako sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian.
Domeka honetan, otsailak 2, arratsaldeko 17:00etan Museoaren zaindariak filma ikusi ahal izango da Herri Antzokian.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urtetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena.
Zuzendaria: Vasiliy Rovenskiy
Herrialdea: Errusia
Urtea: 2024
Iraupena: 83 min.
Hizkuntza: Euskara