Haurren autoestimua
Autoestimua, pertsona bakoitzak duen balore propioaz kontzientzia izatea da; haurraren izaerak eta bere inguruneak lotura estua dute.
Aipatu bezala, haurrak autoestimu ona izatea oso garrantzitsua da, autoestimuak ikasketetan, besteekiko harremanetan eta nola ez, zoriontasuna lortzeko garaian eragina izango du. Haur batek autoestimu on bat lortzean, gai dela sentituko du. Baliotsua sentituko da.
Autoestimu baxua duen bat berriz, ez da ezertarako gai sentituko. Balio ez duela pentsatuko du, besteak baino gutxiago dela. Lotsa sentituko du, modu kritiko batean erlazionatuko da eta kreatibitate gutxi izango du. Honek denak portaera arazoak ekar ditzake, bortizkeria eta lagunengandik aldentzea.
Zer egin dezakegu guraso eta hezitzaile moduan haurren autoestimua indartzeko?
Autoestimua ez da eskolan irakasten den gauza bat. Egunero-egunero landu eta indartu behar dugu konfiantzako eta errespetuzko erlazio pertsonalekin. Haurraren alde emozionala beti kontutan izan behar dugu bai guraso eta bai hezitzaileek. Beraren aldarte aldaketa eta emozio gora-beherei kasu egin behar zaie.
Autoestimu baxua izateak arazo larriak ekar ditzakela kontutan izanda (depresioa, elikadura nahasteak, drogekin arazoak…), gure haurrekin txiki-txikitatik landu beharreko gaia dela ohartzea ezinbestekoa da.
Haurraren ongizate fisikoa lehenesten den bezala, maila berdinean jarri beharko genituzke bere ongizate psikiko eta osasun emozionala. Autoestimu on batekin nerabezarora oinarri sendo batzuk dituztela iritsiko dira.
Honi guztiari buruz arituko da Nerea Mendizabal psikopedagogoa arratsaldeko 6etan antzokian eskainiko duen hitzaldian.
Hitzaldia gazteleraz emango du eta behar duenak zaintza-zerbitzua izango du.