Soraluzeko Udalak herriko baserritarrekin bilera deitu du ostegunerako (urriak 27)
Soraluze.

Soraluzeko Udalak herriko baserritarrekin bilera deitu du ostegunerako (urriak 27)

2022/10/24
Nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta hurrengo urteko aurrekontuak adosteko izango da hitzordua

Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak bilera egingo du herriko baserritarrekin nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta datorren urteko egitasmoak adosteko. Aurreko urteetako bideari jarraiki antolatu dute hitzordu eta datorren ostegunean, urriaren 27an 19.00etan, udaletxeko saio aretoan izango da. 
Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango da eta, era berean, 2023. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzeko baliatuko dute.