Debabarreneko gazta azoka

Debabarreneko gazta azoka

2022/04/08
Debabarreneko 5 gaztagileren produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 10:30etatik aurrera, Plaza Zaharreko karpan egingo den azokan.

Debabarreneko gazta egileek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan, apirilak 10.

Guztira 5 gazta egilek hartuko dute parte Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten gazta egileak:

  • EGOTZA (Ahuntz gazta. Soraluze)
  • MAUSITXA (Ardi gazta. Elgoibar)
  • AXELEKU (Behi Gazta. Mallabia)
  • GOIENETXE (Ardi gazta. Mutriku)
  • SOSOLA ( Ardi Gazta. Eibar)

 Azoka goizeko 10:30ean zabaldu eta arratsaldeko 14:00etan itxiko da.