Asiako liztorraren aurkako kanpaina
Hogeita bost liztor-habia suntsitu dira aurten Soraluzen, Asiako liztorra desagerrarazteko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrera eraman duen urteroko kanpainari esker.
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Ramon Gallastegik jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 12n eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2022ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.
2022. urtean zehar Asiako liztorren 25 habia deuseztatu dira Soraluzen, aurreko urtean baino bederatzi gehiago.
Habiak suntsitzeko lanak Debemenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.
Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:
- 2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.
- 2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.
- 2016: 19 Debemenek.
- 2017: 16 Debemenek
- 2018: 12 Debenenek
- 2019: 22 Debemenek.
- 2020: 28 Debemenek
- 2021: 16 Debemenak
- 2022: 25 Debemenek.
Aipatutako lan hauen kostua 1.815 eurokoa izan da.