Familientzako musika ikuskizuna
Soraluzeko Musika Eskolako hainbat irakasle tartean dituen artista-taldeak "Zintzilik" ikuskizuna taularautuko du igande honetan, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.
Herriko Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxeak "Zintzilik" ikuskizunaren aurre estreinaldia egingo du igande honetan Soraluzen.
"Zintzilik" ikuskizun musikala da -nahiz eta antzerkitik ere baduen zerbait- haurrei musikaz gozatzeko helburua duena.
Familia guztiarentzako ikuskizuna da, jazzaren hizkuntza entzulego guztiengana gerturatzeko sortua, ohiko kontzertu-formatuetatik haratago, era ludiko eta dibertigarrian ikuslea engantxatzea lortzen duena.
Nortzuk hartzen dute parte:
- Domentx Uzin, Nagore Sanz eta Quico Puges: multiinstrumentistak eta musikari profesionalak diren Musika Eskolako hiru irakasleak.
- Irati Bilbao, Durangoko tronpeta jotzaile eta jazz kantaria.
- Javi Ulla, Antzerkietako argiztatzaile gasteiztarra. Ruper Ordorika moduko kantariekin aritzen dena
- Sadia Haider, herrian bizi den langile pakistandarra soinuak apaintzen.
- Peio Gorrotxategi, hernaniarra, Aieka soinu enpresako arduraduna.
- Quico Puges, zuzendari kataluniarra
Ikuskizunak Udaleko Kultura batzordearen babesa jaso du.
Sarrerak: Iratxo goxodendan (5€)
Argazkia: plaentxia.eus