Gurasoentzako hitzaldia
Gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak datorren asteazkenerako, "Sustantzien kontsumoa. Nola lagundu dezake familiak?" izenburupean.
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak gurasoentzako hitzaldia antolatu du otsailaren 23rako, asteazkena, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian, Foru Aldundiaren “Treba gurasoak” programaren barruan.
Hitzaldiaren izenburua “ Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?” da eta nerabeen gurasoentzako dago pentsatuta batez ere, nahiz eta haurren gurasoek ere parte hartu ahal izango duten.
Hizlaria Jessica Rodriguez izango da eta GAZTELERAZ eskainiko da.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea, otsailaren 22rako, 9437543043 telefono-zenbakian edo ondorengo loturan: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak